“John likes plants, but he is a bit worried about them when he is away and nobody can water them.Mary isn’t that interested in plants but she is a bit worried about theclimate effects of her energy consumption.John gets a new plant with a Natural Fuse because it can take care of itself when he’s away.Mary gets a new plant with a Natural Fuse because it has a system that absorbs the carbon footprint of things that are plugged into it. Since Natural Fuses are all networked together, if she has excess capacity in her Natural Fuse then it can offset the energy use by other people elsewhere in the city.One day Mary is able to use her lamp for 3 times longer than usual because nobody else in the system is using theircapacity.One day John’s plant is killed because someone in the system exceeded the energy limit.
 

Home / map

[English] [Korean] [EspaĖol] [Euskera]

Natural Fuse manual

[Download English PDF (1.2MB)]
[Download EspaĖol PDF (1.2MB)]
[Download Euskera PDF (1.2MB)]
[Download Korean PDF (1.5MB)]

Natural Fuse research Document

[Download English PDF (7.3MB)]

Contact

Now loading... Please wait a sec.

 

 

“Johni landareak gustatzen zaizkio, baina arduratu egiten da kanpora joan eta inork ureztatzeko aukerik ez duenean.

Maryri ez zaizkio landareak horrenbeste interesatzen, baina bere energia kontsumoak kliman eragin ditzakeen efektuek arduratzen dute.

Johnek Natural Fusea (fusible naturala) duen landarea erosi du, modu horretan bera ez dagoenean landareak bere burua zain dezakeelako.

Maryk Natural Fusea duen landarea erosi du, piztuak dituen aparailuek sortzen duten karbono aztarna xurgatzen duelako. Natural Fuse unitate guztiak elkar konektatuak daudenez, Maryren unitateak edukieran soberakinak baditu, hiriko beste edozein pertsonaren energia kontsumua oreka dezake.

Egun batez Maryk bere lanpara normalean baina 3 aldiz denbora gehiagoan erabil dezake, sisteman dagoen beste inork ez duelako edukiera erabiltzen.

Egun batean Johnen landarea hil egiten da, sisteman dagoen norbaitek energia kontsumoaren muga gainditu duelako.


---------------------------------------------

Natural Fuseak hiri guztia biltzen duen sarea sortzen du, elektronikoki lagundutako landareek osatzen dute, eta hauek energia hornitzaile zein diferentzialen etengailu modura funtzionatzen dute.

Gizaki batek, erabilgarria den aparailua erabiltzen duenean, bere karbono “aztarna” sortzen du, beraz gehiegizko erabilpena ginez gero, beste izaki bizidunak kaltetu daitezke. Natural Fuse-a, CO2 aren gehiegizko erabilpenaren kontrako zaintza eta babeserako mikroeskalako sistema da, eremu lokal eta globalean erabil daiteke eta landareek karbono dioxidoa xurgatzeko duten gaitasunaz baliatuz funtzionatzen du..

Fusible naturalek, sistemaren barruan egin daitekeen energi kontsumo mugatua onartzen dute bakarrik, eta kontsumo hori sisteman hazten diren landareek xurga dezaketen CO2 kopuruarekin orekatua dago.

Argi indarraren etengailuak elektrizitatearen gehiegizko erabilpena eteteko baliogarriak diren modua berean, Natural Fuse landareak “zirkuitoan” sortzen diren karbono aztarnak eten ditzakete.

Zer egingo zenuke zuk? Energia gutxiago erabili? Edo fusibleen tamaina handitu?


---------------------

Sistemako landareek xurgatutako CO2ak

Sistemak behar duen eletrizitatea sortzeko, igortzen duen CO2a

orekatzen du


---------------------

Sistema

Sistemaren bertsio sinpleena Natural Fuse unitate bat eta ordenagailura konektatua dagoen 9V aparailu bat dira. Guk lanpara, irrati eta haizgailua emango dizkizugu. Kontsumoan “altruista” edo “berekoia” izan zaitezke, baina gogoratu botilak urez beteak egon behar dutela beti, Natural Fuse unitateak beharrezko denean landareak urezta ditzan.

Natural Fuse unitateak sarean jartzean, unitate guztiak ez direnez une berean erabiltzen, landareek beraien edukiera parteka dezakete eta era berean sistemak karbonoaren gehiegizko xurgaketaren ondorioz sortutako soberakinetaz baliatu.

Pertsonek energiaren kontsumoan elkarlanean jardun ezkero, landareek aurrera egingo dute (eta guztiek energia gehiago erabiltzeko aukera izango dute); baina kontrakoa gertatuz gero, sareak landareak hilko ditu, sarearen edukiera elektrikoa gutxituz.

----------------------

Proiektu honen helburu nagusia, elektrizitatearen erabilpenak sortzen duen karbono aztarna eta sistemako landareek xurgatzen duten karbono kopuruaren oreka puntua bilatzea da. Elektrizitatea landareen menpe dago, landareak elektrizitatearen menpe dauden bezalaxe. Eta pertsonek bien menpekotasuna dute.

Natural Fuse 3 osagarriz osatua dago: fusiblea (loreontziko landarea), aparailuak eta Pachube ( Internet bidez gune urrunetako sentsore eta aktibatzaileen datuak denbora errealean partekatzeko garatutako sistema publikoa).

Fusibleak “zaindu” funtzioaren bitartez, urrunetik aktibatutako ureztatze sistema kontrolatzeko aukera ematen du, landareak zainduz. Funtzio honek energia nahikoa badago bakarrik funtzionatzen du.

Baina energia gehiegi erabili bada “hil” funtzio martxan jartzen da, eta landarea hil egiten da, zirkuitoa eten eta landarera lotua dagoen elektrizitate fluxua eten egiten dira.

“zaindu” funtzioa aktibatua (kontsumitzeko nahikoa energia izanez gero)

“hil” funtzioa aktibatua (energia gehiegi kontsumitu bada)

----------------

Elkarrekintza eta partaidetza

Energia aktibatzaile konmutagailuari esker, unitatearen jabeak erabili nahi duen energia kopurua erregula dezake. 3 modu ditu: ITZALIA, ALTRUISTA ETA BEREKOIA.


-----

Modu “ITZALIA”n, sistema, orduro automatikoki konektatzen da, energi kopuru txikia erabiliz. Unitatera konektatua dagoen aparailuak ez du inolako energiarik jariatzen.

Beraz, sistemak xurgatzen duen CO2 osoa apurka-apurka handitzen doa eta unitate honetako landareak sistemak zaintzen ditu.


-----

Modu “ALTRUISTA”k Natural Fusearen CO2aren produkzioa eta xurgatzea orekan mantentzen ditu, aparailua energia kopuru egokiaz hornituz.

Ondorioz, jabeak lanpara egunean 10 minutuz piz dezake, sistemaren egoera eta apariluaren kontsumo tasaren arabera.


-----

Modu “BEREKOIA”k unitateari behar duen bezain besteko energia ematen dio.

Jabeak aparailua normaltasunez erabil dezake, baina sistemak xurgatu dezakeen CO2 kopuruaren jetxiera eragin dezake eta sisteman erabateko akatsa sor dezake.

KONTUZ: SISTEMAN AKASTSA SORTUZ GERO, SISTEMAK ZORIZ HAUTATUTAKO EDOZEIN LANDARE HIL DEZAKE, ETA ZIURASKI EZ DA ZUREA IZANGO!


“zaindu” funtzioa aktibatua

“hil” funtzioa aktibatua

energiarik gabe

noizbehinka

bai!

“zaindu” funtzioa aktibatu gabe

-------------------

Komunitatearen web orria:

Natural Fuse web orrian (www.naturalfuse.org) sarearen eta Natural Fuse unitate ezberdinen egoera kontsulta daiteke. Landare eta berauen jabeen arteko konexio gunea da.

Bertan “atruista” edo “berekoia” nor izan den jakin daiteke, eta nork hil dituen noren landareak. Ikerketa guztiaren informea eta argibide liburua deskarga daitezke baita ere.

------------

Eraman ezazu Natural Fuse unitate bat zure etxera!

12 lb. x unitate 1

edo

7lb x 2 unitate

edo

100 Ř

Partehartzaileek Natural Fuse bat aloka dezakete, trukean erakusketan landare bat utziaz edo 100Ř ordainduz, diru hori ....(r)en izenean emango da.

6 hilabetez Natural Fuse bat etxera eraman dezakezu. Interneterako konexioa duen ordenagailua eta ethernet ataka duen routerra beharko dituzu. Unitateari lanpara, irrati eta haizgailua piztu behar zaizkio.

Natural Fusea landare maileguaren bidez “alokatu” baduzu, kafe katilu batek sortzen duen karbono aztarna berdintzeko erabiliko da. Erakusketan dauden landare kopuruaren arabera, kafe katilu gehiago egiteko aukera izango da. Arren, erakusketaren amaiaren zure landareen bila etortzea eskatzen dizugu.

--------------

Ikerketa eta garapen fasean, diseinuan eragina duten zenbait alderdirekin topo egin dugu eta hauek “karbono xurgatzearen” ekimenek izaten dituzten erronkak nolakoak diren erakusten du.

Lehenik eta behin, landare-etxe bakarrak xurga dezakeen CO2 kopurua, uste baino gutxiago da. Zer egin orduan? Energia gutxiago erabili? Edo fusibleen tamaina handitu? Beharbada 360 landare behar dituzu 50Wko bonbila bakarra berdintzeko.

Bigarrenik, landarea hiltzen denean, hazte prozesuan xurgatu duen karbono guztia atmosferan askatuko du ez bada gordetzen (adibidez, sakonera maila jakin batera dagoen zigiluz itxitako zulo batean lurperatuz). Sistemak dituen mugen arabera aztarna handiagoa edo txikiago utziko du. Zer egingo duzu landarea hiltzean? Jan egingo duzu? Lurperatu egingo duzu? Ohiala egiteko erabiliko duzu?

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------